ACTIVIDAD 15: NARRATIBA DIGITALA




 NARRATIBA DIGITALA

TRANSEXUALITATEA

Gizartea urtez-urte etengabeko aldaketa jasaten ari da. Hori horrela izanik, hezkuntzan ere aldaketa nabarmen bat eman da, izan ere, bertan parte hartzen duten pertsonak gero eta askotarikoagoak izaten dira. Aniztasun hori hainbat arlotan nabaria denez, beharrezkoa da aniztasun kontzeptua ezagutzea eta aniztasun horri lotutako ekintzak era egokian aurrera eramaten jakitea. 


Horretarako, lan hau burutu da lauhilabete honetako ikasgaiak kontuan hartuz, betiere lan honen helburuari erantzunez, hots, aniztasunaren gaia oinarri hartuta hausnarketa bat egitea.


Aniztasuna gai orokor eta zabala izanik, zehatzagoa den gai batean sakondu nahi izan da, zehazki, transexualitatean. Transexualitatea ez da gaixotasun bat, ezta burunahasmendu bat ere. Ez da erabaki bat, ezta hautu bat ere. Giza aniztasunaren beste adierazpen bat baino ez da.


Errealitatea ulertu ahal izateko, ezinbestekoa da kontzeptuak ez nahastea: gauza bat dira genitalak, eta beste bat sexua. Gauza bat da norberak zer duen, eta beste bat norbera zer den. Horrenbestez, ondorengo bideoan gai hau hizpide izanik, narratiba digital bat sortu dugu.

                          



Comentarios

Entradas populares de este blog

HERIOTZA TAILERRA

ACTIVIDAD 8: OBSOLESCENCIA PROGRAMADA Y BASURA TECNOLÓGICA