HERIOTZA TAILERRA

 

Hausnarketa pertsonala


HERIOTZA TAILERRA

Asko gustatu zitzaizkidan saio hauek, egunerokoan pertsonen batek bizi dezakeen egoera bat baita. Egia da, gai tabutzat hartu ditugula gizartean zehar heriotzarekin lotura duten egoera guztiak. Uste dut, hein haundi batean, heriotza eta sufrimendua eskutik helduak doazelako.

Hitzaldi honen bitartez, nire burua zein momentutan aurkitzen zen hausnartzeko balio izan dit. Baita nire gelakideak gertuagotik ezagutzeko eta beraien esperientziak nolakoak izan diren jakiteko. Egoera ezberdinak gertutik ezagutzera eraman ziguten zaio hauek eta errealitatean ematen diren heriotza ezberdinak ikustera. Azken finean, pertsona bakoitzak bat eta bakarrak gara eta beraien heriotza ere bat eta bakarra da. Nahiz eta, antzekotasunen bat eduki beste heriotza batekin, inguruan duten pertsonek eta egoerek ezberdin egiten dute.

Segi dezagun bizitzako minutu bakoitza azkena bezala bizitzen eta ez dezagun beldurrik izan, gure sentimenduak azaleratzeko!

 HITZALDIAN BETERIKO GALDERAK

1)     Zer onura du haurrekin halako saioak  egiteak?

a)  Haurrentzat: Gizartean ditugun egoera eta baldintzak gertutik ezagutzea. Guztioi eragiten diguten errealitateak ikusi, ezagutu eta bertan aurki ditzakegun egoeren inguruan hausnartu eta beraien ikuspuntua eraikitzen hasi. Baita, egoera momenturen batean gertutik bizi beharko balute nola egin aurre edo zer egin.

b)  Familientzat: Errealitatean aurkitzen diren gai eta egoera ezberdinak haurrei naturaltasun handiagoz adierazi. Gai tabuak, hitz egin eta haurrei beraien ikuspuntua adierazteko espazioa eskaini.

c)     Gizartearentzat: Inposatu edo eraiki diren barrera eta tabuak suntsitu. Naturaltasunez jardun gertatzen zaizkigun gauzei buruz eta izango ditugun eboluzioei buruz. Guztiok ezberdinak gara eta aniztasunean murgildurik gaude, sentimendu ezberdinak ditugu eta gizaki bakoitzari modu ezberdin batera eragin diezaiekete egoerek.

d)     Besterik: Horrelako saioak aurrera eramatea beharrezkoa eta funtsezkoa da. Pertsona bakoitza ezberdina den momentutik, bere errealitatea ere ezberdina da. Gizartea eraikita dagoen moduan, egoera eta arazo ezberdinak aurki ditzakegun bizitzan zehar. Egoera batzuk, guztientzat komunak dira, guztiok bizi beharrezkoak. Beraz, egoera horiek eta bestelakoak lantzeko saioak egitea aberasgarria izango litzateke, haurrari modu ezberdinean pentsatu hausnartu eta bizi ahal izateko egoera ezberdinak plazaratu.

 2)     Zer oztopo egon daiteke halako saioak aurrera eramateko ?

a)   Haurrek: Esaten denarekin ez identifikatzea, ez ulertzea eta ez jakitea egoera horiek barnekoa ulertzen. Gaizki hartzea eta onura bat eragin beharrean, zerbait bortizki edo kaltegarritzat izatea bere garapen prozesuan.

b)     Familiek: Gizartean aurkitzen diren gai tabuei haurrei argitasunez ez hitz egitea. Gaiak gai tabuagotzat hartzea. Ez nahi izatea haurrekin lanketa hauek ematea.

c)  Besterik: Urte luzez ederki islatuak izan ditugu saio hauek aurrera eramateak sor zitzakeen oztopoak. Gizartean ondo ikusiak edo gai zailak direla esan genezake. Aurki genitzakeen oztopoak, pertsonen pentsamendu, kriterio eta abarretan oinarrituak izan daitezke. Pertsona eroso ez sentitu eta egoerari aurre nola ez egitekoak ere.

3)     Filosofia saioen onurei dagokienez, adituek honako hauek aipatzen dituzte (ikus ere elkarrizketa): elkar entzuten ikastea, debaterako trebatzea, bizitzako gai sakonei buruz nor bere kasa pentsatzen ohitzea… ikasleak bizitzarako prestatzea, azken finean. Horiek zeharkako konpetentziak dira, eta filmaren egileek uste dute ikasgelan gai filosofikoez hitz eginda zehar konpetentzia horiek lantzen ditugula. Zer deritzozu?

Egia esan, hein haundi batean landuko zirela esango nuke. Jakin beharko litzateke zein modutan lantzen diren eta horrek zeharkako konpetentzia denak hartuko lituzkeen bere baitan. Bestalde, konpetentzia hauek garrantzitsuak eta gizabanako bezala, gizartean integratu eta parte hartu ahal izateko beharrezkoak eta funtsezkoak direla esango nuke. Hori bai, lehenengo gai filosofiko horiek adostu beharko lirateke saioa eta konpetentzia hauek aurrera eramana ahal izateko.

Bestetik, gaur egungo hezkuntza kontuan harturik eta nire esperientziatik abiatuta, honako hau islatua ikustea zaila dela esango nuke. Bizitzarako gai filosofikoak ez dira ematen edo oso gainetik ematen dira beraz, kasu horietan ez lirateke emango konpetentzia hauek. Beste konpetentzia batzuk ematen dira, interesak ere beste batzuk baitira.

4)     Filmaren izenburua: Hasiera baino ez da. Elkarrizketan irakurri ahal izan duzun legez, filmaren egileek diote ikasmaila guztietan egin beharko litzatekeela lanketa filosofikoa; hau da, ez da nahikoa Haur Hezkuntzan soilik egitea: jarraipena izan beharko luke Lehen Hezkuntzan, DBHn eta haratago[1]. Zein da zure iritzia?

            Gizakiak eta gizartea urtetik urtera garatzen eta eboluzionatzen joaten da urratsez urrats. Beraz, uste dut gai filosofiko hauek ere urtean urtez lantzen eta lanketa prozesu bat eginez eman beharko litezkeela. Azken finean, pertsona hazten doa eta egun gutxiren barruan, bere errealitatea asko aldatu daiteke. Horrenbestez, tertulia eta hausnarketa hauek etengo balira, momentu horretan pertsona horren errealitatea kontuan harturik izango litzateke, urteetan zehar egingo balitz ordea, aurreko urteetako ikaskuntza eta esperientziak ere lagundu ahalko dio. Adina ere, ezaugarri garrantzitsua da, hazten goazen heinean aldatzen, eraldatzen, garatzen eta ikuspuntu anitzak azaleratzeko gai izaten gara. Horregatik, beharrezkoa da etapa guztietan zehar hauek garatzen eta lantzen joatea. 

5)     Filosofia Haur Hezkuntzan. Irakur itzazu baieztapen hauek: Adin horretako haurren ezaugarri bat da oso espontaneoak direla; horregatik, gizartean deserosoak diren gaiak edozein momentutan ateratzen dituzte. Gai filosofikoak saio itxi batzuetan landu nahi izatea helduon behar bat da batez ere. Inportanteena da irakasleak haurren espontaneitateari jarraitzea eta haurrak gaia ateratzen duenean aukera hori baliatzea. Bi iritziak kontrajarriak direla uste duzu? Zein da zure iritzia?

            Momentuak eta momentuak daudela uste dut. Ez zait iruditzen guztia beltza edo txuria denik, egoera, baldintzak eta momentuan gertatzen ari diren baldintzek eragin dezaketela uste dut. Haurrak espontaneoak dira, bai, baina galdetzen duten momentuan interes hutsagatik edo inguruan gertatu edo ikusi dutenetik abiatuta galdetzen dutela uste dut. Beraz, egoera hau suertatuko balitz, momentu aproposa izan daitekeelakoan nago gai hauek lantzeko. Aldiz, ez baldin badira irteten, irakasleak atera beharrekoak izango liratekeelakoan nago

6)     Filmeko saioetan gai filosofikoak gogoetaren bidez lantzen dira, hitzez. Agian beste moduren batean ere egin daiteke (eskulanak, irudiak, antzerkia, dantza…)? Zer iruditzen zaizu?

Egokia. Pertsonak gizarteko errealitateak barneratu, ulertu eta ikuspuntu kritiko bat eraikitzeko beharko litzatekeen material anitz egoki ikusten dut. Kasu honetan hitzez hitz egiten dute, baina beste gairen bat landu beharko balitz, beharrezkoa eta baliozkoa ikusten dut material ezberdinen bertako lanketaz aurrera eramatea. Gaur egun, material ezberdin eta unibertsal asko ditugu, adibidez, abesti, film edota ipuinak. Material hau egoki erabiliko balitz, garapen prozesurako oso baliagarria izango litzateke.

7)     Filmean agertzen den gai handi bat heriotza da. Filmean ikusitakoaz aparte, eman zure iritzia: heriotza gizartean gai tabua dela esango zenuke? Azaldu zure erantzuna.

            Bai, tabu haundia dela uste dut heriotza. Gauzak naturalago ematen ari direla ere esango nuke baina oraindik ere, gai tabu handienetarikoa delakoan nago. Ez dut ulertzen ezta ere zer dela eta den gai tabu bat, azken finean lehenago edo beranduago pertsona orok pairatu eta biziko duen errealitate bat baita eta. Gai tabua dela esaterakoan, esango nuke beti atzetik edo isilpean ematen den egoera bat da. Baita guk geuk bizi dugunean, dolu prozesu bat eman beharreko ezaugarriak daude eta horiek identifikatu eta momentuan geure burua nola sentitzen den jakitea, nahiz eta zaila izan ez dugu jakiten. Ez dakigu, dolu prozesu batek zein nolako ezaugarriak dituen.

 Bestetik, inguruko pertsona batek dolu prozesua bizi behar duen momentuan, ez dugu jakiten ere pertsona horri nola adierazi momentuan pentsatzen duguna, badakigu dolumina adierazi behar dizkiogula baina askotan, gehienetan ez dakizkigu zein diren hitz egokiak ezta ere nola gerturatu pertsona horrengana. Beste kasuetan, ezjakintasunaren ondorioz, gaia ekidin eta pertsona horrekiko distantzia eraikitzen dugu, egoera piska bat pasatu arte.

8)     Zer egin daiteke tabu hori desagertzen joan dadin?

        Gauzak naturaltasunez txiki txikitatik adinaren arabera erakutsi eta adierazi. Txikitan eraikitzen eta esaten dizkiguten ideiek, ez dute laguntzen prozesua naturaltasun batez ematen. Azkenean, betidanik egoera baztertu eta haurren partaidetza ekidin ekiten dute. Beraz, lehenik eta behin, momentu oro pertsona bakoitzari gauzak azaldu eta horren barne direla adierazi behar zaie. Handitan lantzen badugu, arrazonamendurako gaitasun gehiago ditugula esan genezake baina egoera hau inoiz bizi ez baldin baduzu lehenago edo geroa tokatuko zaizu. Horrenbestez, zenbat eta lehenago hasi hau lantzen naturaltasun osoz, gai tabu izateari utziko lioke eta baliabide zein tresna gehiago izango genituzke doluari eta heriotzari aurre egiteko.

9)     Garrantzitsua iruditzen zaizu ikasgelan heriotzaz hitz egitea? Zergatik?

      Garrantzitsua iruditzen zait ikasgelan eta gizartean zehar gai honekiko interes eta naturaltasunezko jarduna bultzatzea. Edozein momentutan, inguruan dugun pertsona batek pairatu eta biziko du lehenengo pertsonan beraz, espazio hori eskaintzea bere sentimenduak adierazteko eta ulertzeko baliagarria izango litzatekeela uste dut.

         Gainera, badakigu oraindik ere gure gizartean gai tabu bat dugula eta normalean ez dugula gai honekiko informaziorik edo berririk izaten. Horregatik, ikasgela aproposa izan daiteke gai hau azaleratu eta gertuagotik bizi edo zer nolako prozesua izaten den jakiteko. Baita, gertuagotik ezagutzeko ere, hau da, bizitza honetan zehar bakoitzak errealitatea ezberdina dugu eta batzuk lehenago eta beste batzuk geroago biziko dute heriotza bat gertutik. Halaber, ikasgelan egon daiteke hau gertutik bizi duten haurrak eta beste batzuk oraindik ere denbora urrunago batean biziko dutenak, beraz, egokia izan daiteke jardutea gai honi buruz. Bizitzen ari denari lagundu diezaiokezulako eta bestetik biziko duenari ere, nola joan daiteken edo informazio duin eman emateko aukera suertatuko delako.

10)  Zuk egingo zenuke? (Ezezkoa bada, esan zergatik?) 

Erantzuteko galdera zaia. Gaur- gaurkoz ez nuke egingo, egoera suertatuko balitz eta zuzenean galdetuko bazidaten ez nuen ekidingo baina ezta ere, nahi hainbeste informazio emango. Momentu honetan, baliabide eta tresna aproposak nire eskuetan ez ditudala uste baitut eta. Lehengo pertsonan bizi izan ditut heriotzak baina ez dut uste horrekin nahikoa izango zenik. Oraindik ere, informazio teoriko gehiago beharko nukeela uste baitut, azken finean nik esan dezaketen horrek eragin zuzena izan dezakeelako beste pertsonengan. Gai garrantzitsua dela uste dut eta hau ikasgeletan tratatu dadin, oso ondo formatua eta informatua egon behar zarelakoan nago. Horrexegatik, oraingoz ez nuke landuko. Etorkizun batean formatua eta kapaza ikusten baldin  banaiz, egingo nuke.

11)  Zure ustez zer nolako ezaugarriak izan behar ditu irakasle batek (pertsonalak, gaitasunak…) halako gaiak eskolan lasaitasunarekin eta konfiantzaz lantzeko?

-        Lehenik eta behin bere burua ondo ezagutzea eta prozesu hau gertutik bizi izatea.

-        Teoria jakitea, heriotza, haurra, dolua eta galeren ingurukoa.

-        Honako gai hauek hitz egiten jakitea.

-        Haurrari, esperimentatu edo biziko dituen emozio-egoerak gertutik ezagutzea.

-        Heriotza landu daitekeen, material ezberdina ezagutu eta eskaintzen jakitea.

-        Beste pertsona entzuten jakitea.

12)  Heriotza eta transzendentzia. Heriotza, Jainkoa, hil ondorengo egoera… transzendentziaz hitz egiten diguten gaiak dira, gizakia baino haratago doazenak. Pentsatzen duzu inoiz gai horiei buruz? Nola sentitzen zara horretan pentsatzean?

            Bizitzan zehar, momentu eta pentsamendu ezberdinak bizi izan ditut gaihonen inguruan. Lehenengo pentsaera, txikia nintzenekoa da, zehazki aitona hil eta horrek pentsatzera ematen zidana. Denbora aurrera joan den heinean, bai pentsatu izan dut baina modu zeharrago batean, lagunekin hil eta gero zer gertatzen den edo horrelako kontuan medio izanik. Hasiera batean, ez nintzen oso ongi sentitzen, ezinegon moduko bat sortzen zidan nire barnean eta negarrak ere emate zidan.

Denbora aurrera joan zen heinean, gauzak naturaltasun handiagoz ikusten ditut eta esan daiteke ez dudala asko pentsatzen gaur egun gai hauen inguruan. Etorriko dena etorriko da eta bitarte horretan minutu bakoitza disfrutatu behar dela uste dut. Azken finean, ez dakigun eta hil arte jakingo ez dugun egoera bat baita, beraz ez pentsatuta hobe dela uste det. Esan beharra daukat ordea, gertu heriotza bat bizitzea tokatzen zaidan momentuan berriro ere etortzen zaizkidala pentsamenduren bat baina baita azkar pasatzen zaizkit, nahiago dut eta ondorengoan pentsatu beharrean momentua bizi.





Comentarios

Entradas populares de este blog

ACTIVIDAD 8: OBSOLESCENCIA PROGRAMADA Y BASURA TECNOLÓGICA