GORPUTZA ETA TEKNOLOGIA: EIDER CHAVES
Hausnarketa pertsonala
GORPUTZA ETA TEKNOLOGIA
Eiderrek saio bat prestatu zigun, teknologia beste
modu batera lantzeko. Saio honetan, teknologia eta gorputzaren arteko erlazioa
egin zuen eta hainbat dinamika azaldu zizkigun. Lehenik eta behin, film bat
ikusi behar izan genuen eta klasera horren inguruko galdera detonatzaile bat
ekarri. Horren inguruko solasaldi oso laburra egin eta gero jarduera guztiak
egiten hasi ginen.
Jarduera bakoitza amaitu eta gero, paper batean
momentu horretan sentitutakoa adierazi behar genuen, labur eta asko pentsatu
gabe, bapatean. Azaldu zizkigun jarduerak dibertigarriak eta oso baliagarriak
izan zirela uste dut. Azken finean, jarduera bakoitzaren atzean hausnarketa bat
baitzegoen. Batzuk, banakakoak ziren besteak gelakideekin egitekoak. Saioan zehar
gorputza oso presente aurkitzen zen geure artean.
Aipatzekoa iruditzen zait egin genuen jarduera
bat. Gelatik zehar hainbat aulki zeuden eta momentu batzuetan zehar, gelakide
bat horietako batan eseri behar zen eta beste guztiek berari begiratu. Dinamika
horretan zehar, momentu deseroso eta ohitu gabeko bat bizi behar izan genuen, guztiek
guri begiratzearena eta zerbait polita esatearena. Momentu hori dinamika bat
zen, baina gure egunerokoan askotan ematen dugun joera da. Gaur egun, sare
sozialak gure egunerokoaren ispilu dira. Egunero adierazten baitugu eta zertan
ari garen edota geure argazkiak igo. Momentu horietan, milaka pertsonek
begiratzen gaituzte baina zergatik ez digu lotsa ematen? Desberdin ikusten
ditugu pantaila baten aurrean gure argazkiak igo edota pertsona baten aurrean,
argazki moduko bat egitea. Horrek, zer pentsa handia eman zidan eta barne
hausnarketa bat egiteko, ezin besteko jarduera izan zela iruditzen zait.
Saio osoan zehar, jarduera guztiek erlazio txiki
bat zuten elkarrekin. Oso egokiak izan ziren eta oso gustura aurkitu nintzen jarduera
bakoitzetan. Bestalde, gaia jorratzeko beste modu bat da, modu tradizionaletik
at eginez. Gainera, gelakideon artean ere momentu eder eta atseginak sortu
ziren. Neure buruarekin hausnarketa sakonago bat egiteko balio izan zidan,
baita nire gelakideak hurbilagotik ezagutzeko ere.
Comentarios
Publicar un comentario