AZKEN POSTA/ ÚLTIMO POST
AZKENA!
Iritsi gara bidaia honen amaierara. Zer nolako, ikaskuntza! Bigarren
kurtsoa ere amaitu dugu eta hemen aurkitzen naiz IKT ikasgaiaren inguruko
balorazio eta sentimenduak azaleratzen. Oso bidaia aberasgarria eta ederra izan
da. Bateko ezjakintasuna, besteko algarak. Zirrarak eta urduritasunak, ikasgai
honek denetarik izan du. Ongi asko gogoratzen dut, klasera sartu aurretik gelak
bi zatitan banatu zizkigutenean. Urduritasuna eta ezjakintasuna genituen
pil-pilean, lehenengo aldia baitzen eta gela bitan zatitzen zigutela.
Hor hasi zen ikasgai honekiko lehen hurrenkera, irakasleak mezu bat bidali
zigunean esanez bera izango zela gure irakasgai honetako irakaslea. Gauza pila
bat egin ditugu hilabete hauetan zehar, bata bestea baino interesgarriagoa. Lehenengo saioan, irakasgaiarekiko lehen kontaktua eduki genuen; bertan, bloga sortu eta bizpahiru argazki zein bideo itsatsiz Primera sesión. Ondorengo jarduera berriz, geure buruaren aurkezpen batzuekin jarraitu genuen, hau da, hiru bideo grabatu
behar izan genituen nor ginen eta zer espero genuen azaltzenActividad 2.1.
Ondoren horri, efektu ezberdinak eman behar izan genizkion. Hasiera horretan
galdu xamar sentitu nintzen, teknologia eta ni ez baikara eta oso lagunak.
Aurkezpenak eginik zirenean, Voki bat sortu behar izan genuen. Dibertigarria izan zen, sekula horrelakorik egin gabe aurkitzen bainintzen. Klaseak ordenagailu bidez ziren hasiera batean, ondoren ordea geletara bueltatu ginen. Klaseetan zehar, jarduera ezberdinak egiten joan ginen; hala nola, taldeko hausnarketa eta ariketak ezberdinak adibidez. Taldean burutu genuen lehengo dinamika Actividad 2.2, artista batek, Sebastian Salgadoren artelanak ikusi eta horien inguruan hausnartzen jardun ondoren, bakoitzak gustoko eta deigarriena iruditzen zitzaiona aukeratu behar zuen. Ondoren hausnarketa pertsonal bat egiteko. Horren ostean, taldekideei labur azaldu eta dokumentu batean bildu genituen guztion argazki eta hausnarketak, jarraian gure blogean ikusgarri izateko.
Aurreko ariketa, aste horretan zehar izandako tailer baten eskutik izan zuen abiapuntu, hezkidetza eta aniztasunaren inguruko tailer bat baitzen eta hori oinarri izanik, sebastian SAlgadoren artelanen hausnarketak egin genituen eta. Tailer aberasgarri eta dibertigarriak izan ziren, zer pentsa haundia eman baizidaten. Hurrengo dinamikari begira berriz, film bat ikusi genuen; hain zuzen ere, Snowden. Bertan, taldeko huasnrketa bat egin genuen, hala nola, atentzioa eman ziguten hainbat sekuentzia aipatu eta beste hainbat galdera erantzun. Ariketa honen jarraian, hurrengoa etorri zen eta jarduera honetan, etxean bideo labur bat ikusi nuen Big bag data. Teknologiak gure gizartean eta egunerokoan zer nolako jokabideak eta baldintzak ezartzen dizkigun. Bertan, hianbta ideiek txundituta utzi ninduten, ez bainuen eta horien berri.
Heriotzaren inguruko hitzaldi bat ere izan genuen. Gai sakon eta konplexua dugu honako hua, baina guztion bizitzetan gertatuko dena. Bertan, pertsona bezala horren inguruko jokaerak gertutik ezagutzeko aukera eman zigun. Bestalde, etorkizun batean irakasle garenean, haurrekin nolako tratua eduki behar dugun ikusteko ere balio izan zidan.
Hitzaldiekin amaitu eta gero, klasean beste hainbat dinamika egiten jarraitu genituen. Horren adibide dira, ¿Por qué me vigilan si no soy nadie? eta Huella de carbono digital taldeko hausnarketak. Hausnartzeko baliabide egokiak izan ziren eta gainera, taldekideeon artean ere puntu ezberdinak irten ziren. Horren ondorioz, iritzi ezberdinak partekatu eta bakoitzaren ikuspuntua gauzatzen jarraitzeko tresna apartak izan ziren. Honekin batera, beste hausnarketa pertsonal bat egiteko abagunea ere izan nuen Ciberbasura sin fronteras deiturikoa. Gizarteko errealitate ezberdinak agertzen ziren bideo bat ikusi eta horren inguruan pentsatzen nuena blogean plazaratzeko.
Ikasgai honetako ikskuntzareki jarraitzeko, hurrengo ariketa bideo bat ikusi ondoren, Altschool metodologia gertuagotik ezagutzeko aukera izan nuen. Inoiz ez nengoen entzunda ere horrelakorik eta nahiz eta hasieran harritu ondoren abantaila batzuk ere atera nizkion metodologia honi. Jarduera honekin amitu eta gero, taldeko beste hausnarketa bat burutu genuen, Big data.
Obsolencia programada y basura tecnologica deituriko artikulu bat ere irakurri eta horren inguruko pentsaerak plazaratu nituen nire blogean. Taldeko lanekin jarraitzeko, Publicidad transparente deituriko jarduera bat burutu genuen. Non, mugikor publizitate kanpaina bat sortzea zuen helburu. Lanak eta eguneroko errutinak medio izanik, gure irakasle den Eider Chavesek, klasea emateko beste modu bat proposatu zigun, Teknologia eta gorputza uztartuz. Saio bikaina izan zen eta oso gustura sentitu nintzen eginiko lanarekin, baita gelan sortutako giroarekin ere.
Saio hau eta gero, berriro ere taldeko lanei eta bakarkakoei ekin genion. Hurrengo jarduera, Podcast bat grabatzea izan zen. Grabaketa honetan, ikt-ak Haur Hezkuntzan dutenaren inguruko hausnarketa labur bat kontatzen dut. D´Inazio-k esandako esaldi baten inguran ere hausnartzen ibili naiz . Hausnarketa hau amaitutakoan, aurreko urteetako ikasleen esperientziak gertutik ezagutu eta gehien gustatu zaidan esperientziaren inguruko solasaldi bate ere plazaratu dut, hots, Mi vecino Totoro.
Nire blogaren gainaldean azaltzen diren azkeneko lanei erreparatuz, curriculuma gertuagotik ezgutzeko aukera izan genuen eta horrekin lan bat burutzea ere. Lehenik ¡Que viva la fruta! lana irakurri eta curriculumarekin alderatu genuen. Honako lan hau, hemen ikus daiteko Curriculum vasco y competencias digitales
Bideoak, hausnarketa, irakurgaiak eta bestelako arloen bitartez landu dugu ikasgai hau. Horretaz gain ordea, haurrentzat probrezia eta kutsaduraren inguruko saio bat prestatzeko aukera izan genuen. Saio hau, Jakintza Ikastolan burutu genuen. Bizitako sentimenduak anitzak izan ziren baina oso aukera polita izan zen. Goiz ederra pasatu genuen 4 urteko haurrekin eta egia esan pila bat ikasi genuen. ESperientzia hau, podcast bidez ere grabatu genuen non irakaslearen eskuetan dagoen entzungai bost bat minutuko grabaketa hau.
Amaitzen joateko, irakasgai guztiak biltzen dituen lan bat burutu genuen. Gaia, aniztasunean oinarritutakoa zen eta nire taldeak, transexualitatearen inguruko lana egitea bururatu zitzaigun. Lana erraza, dibertigarria, beharrezkoa eta baliagarria izan da. Honekin, egile testu bat sortu genuen, non gaiarekiko informazio piska bat agertzen zen eta amaitzeko berriz, Narratiba digital bat sortu genuen.
Laburbilduz, hilabete hauetan zehar, nire alde pertsonala eta profesionala garatzeko abagunea izan dut. Bizitako esperientziak, entzun eta ezagututako istorioak hainbat ezagutza, ideia, sentsazio eta errealitate ezagutzera eraman naute eta hauei esker, nire arlo pertsonala zein profesionala garatzen joan naiz. Ez dut dudarik egiten, IKT-ko ikasgaia ez zela berdina izango inguruan izan ditudan kide eta irakasleak edukiko ez banitu. Bakoitzak bere errealitatea eta jakituria eman baitio eta ikasgai honi eta horrek egin gaitu guztioi haundi, elkarren bizipenak abiapuntu izanik, garatzen joan baikara. Segi dezagun eraikitzen eta hazten. Bihotzez eskerrik asko, izan huntsa!
Comentarios
Publicar un comentario